Euskal presoak

Alta jasota, kartzelara itzularazi dute Francisco Jose Ramada

Etxerat-ek «kezka handia» adierazi du, eta euskal presoa aske utz dezatela eskatu du. Joan den astean ospitaleratu zuten, «bihotzeko krisi» baten ondorioz. 

Sarek Donostian egindako manifestazio bat, iazko abenduan. JAVIER ETXEZARRETA, EFE
maddi ane txoperena iribarren
2022ko urtarrilaren 28a
18:02
Entzun

Alta jasota, berriro itzularazi dute Martuteneko espetxera (Donostia). Francisco Jose Ramada Estevez euskal presoa joan den ortziralean erietxeratu zuten Donostia ospitalean, «bihotzeko krisi» batengatik, eta astebete baino ez du eman kalean: ospitalean. Etxerat euskal presoen senideen elkarteak «kezka handia» adierazi du haren osasun «delikatuagatik», eta, joan den astean galdegin bezala, aske utz dezatela eskatu du, «behar bezala sendatu ahal izateko».

Elkarteak azaldu du espetxeko patioan izandako bihotz eta arnas gelditze baten ondorioz eraman zutela Ramada ospitalera, zehazki: «Konortea galdu zuen, eta kezka handia sortu zuen haren egoerak». Larruazaleko holter txiki bat ezarri diote orain euskal presoari, eta berriro eraman dute espetxera, arratsalde hasieran.

Martuteneko espetxeko tratamendu batzordeak hirugarren gradua proposatua du Ramadarentzat, eta Eusko Jaurlaritzari dagokio orain horri buruz erabakitzea. Etxerat-ek gogoratu du Irungo (Gipuzkoa) euskal presoak duela urte eta erdi bete zituela zigorraren hiru laurdenak, eta, beraz, baimenak eta hirugarren gradua eskuratzeko arazorik ez lukeela izan behar. Eritasun larri eta sendaezinak dituzten hemeretzi euskal presoak ere aske uzteko eskatu du elkarteak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.