Alonsotegiko Udala alkate ohia auzitara eramatearen alde agertu da

Oihane Puertas ONA
2022ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Jose Luis Erezuma Alonsotegiko (Bizkaia) alkate ohia auzitara eramateko mozioa aho batez onartu zuen Alonsotegiko Udalak, atzo goizean, ezohiko osoko bilkuran. EH Bilduk aurkeztu zuen mozioa, uste duelako auzitegian adostutakoa ez dela bete, eta udalarieskatu zion alkate ohiaren eta gainerako akusatuen aurkako prozedura judizialarekin jarraitzeko.

Erezuma 2011tik 2015era izan zen herriko EAJko alkate, eta udaleko arkitekto izandako batekin eta Laneder Construcciones eraikuntza enpresako bi kiderekin batera auzipetu zuten, ustelkeria kasu batengatik. Akusatuek 2011n egin zuten delitua: udalak diru laguntza bat eskatu zuen euriteek eragindako kalteak konpontzeko, baina eskuratutako dirua enpresa batekin zuen zorra kitatzeko erabili zuen.

EH Bildu herri akusazio gisa aritu zen auzi hartan, eta 48 urteko kartzela zigorra eskatu zuen. Bi aldeek, ordea, akordioa lortu zuten: bi urteko espetxe zigorra, hamarreko inhabilitazioa, eta 881.000 euro ordaintzea onartu zuten. Zehazki, hitzartu zutenlapurtutako dirua itzultzea (681.000 euro), eta interesengatik beste 200.000 ordaintzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.