Alonsotegiko Aldana tabernaren aurkako atentatuaren polizia espedientea eskatu du EAJk

Aitor Estebanek berriro ere eskatu dio Espainiako Gobernuari 1980ko atentatu horren inguruko polizia espedienteak sekretupekoa izateari uzteko. Lau pertsona hil eta beste hamar zauritu ziren.

(ID_14506140) ESPAÑA CONGRESO PLENO
Aitor Esteban diputatu jeltzalea eta Fernando Grande Marlaska, abenduaren 11ko osoko bilkuran, Espainiako Kongresuan. MARISCAL / EFE
joxerra senar
2025eko urtarrilaren 20a
19:15
Entzun

Gaur 45 urte bete dira Alonsotegiko Aldana tabernan bonba bat zartarazi zutenetik. 1980ko urtarrilaren 20an, GAE Grupo Armado Español eskuin muturreko taldeak hartu zuen bere gain atentatu hura, eta lau lagun hil ziren ―beste hamar zauritu―. EAJko diputatu Aitor Estebanek eskaera bat egin du Espainiako Kongresuan, eta berriro ere eraso haren gaineko datuak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari.

Eskaera horretan, poliziek egindako espedienteak sekretupekoa izateari utz diezaiola eskatu du Estebanek. Zehazki galdegin dio zer datu dauden espediente horretan, zer pauso eman zituen atentatu hura argitzeko, zer dakien Barne Ministerioak gaur egun gertaera haiei buruz eta ea Madrilgo gobernuak asmorik ba al duen hori argitzeko. 

Liborio Arana, Manuel Santacoloma, Mari Paz Ariño eta Pacífico Fica hil ziren GAEren eraso hartan. Aldana taberna zegoen tokian lore eskaintza egin diete. Aitor Estebanek salatu du 45 urteotan ez dela borondaterik izan atentatu haren egileak atzemateko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.