Alokairuen prezio garestiak salatu dituzte Iruñean
IRUÑEA. Haritu etxebizitza sindikatuak eta beste hainbat gizarte eragilek deitutako manifestazioan, ehunka lagun elkartu ziren atzo Iruñean. Alokairuen prezio garestiak kritikatu zituzten. Jaione Eugik, kolektiboen izenean, salatu zuen etxebizitza eskubidea urratu dela: «Gero eta ohikoagoa da hainbat arrazoirengatik pertsonei etxebizitzarako sarbidea ukatzea». Bereizkeria xenofoboa ere gaitzetsi zuen, eta administrazioari eskatu zion egoera horri aurre egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu