Alokairuen diru bermeak uzteko gordailu publiko bat ireki dute

Errentatzaileek hiru hilabete dituzte dirua Bizilagun zerbitzuan sartzeko.Etxebizitza Legearen harira onartutako lehen dekretua da

Ane Urrutikoetxea.
2016ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Ireki dute alokairuagatik eskatutako diru bermeak jasotzeko gordailu publikoa. Etxebizitza Legearen harira Eusko Jaurlaritzak onartu duen lehen dekretua da, eta gaurtik hasita, errentatzaileek hiru hilabete dituzte diru bermeak gordailuan sartzeko. Dirua jasotzeko, Jaurlaritzak Bizilagun zerbitzua jarri du martxan. Iazko irailaren 26az geroztik sinatutako kontratuei eragiten die dekretuak; aurretik sinatutako kontratuek berritzeko unean eraman beharko dute diru ezarpena, eta kontratu berriek, berriz, sinatzeko unetik hasita hilabeteko epea izango dute.

Gordailuan sartu beharreko diru kopurua kontratu motaren araberakoa da; etxebizitza alokatzen dutenek hilabeteko diru bermea sartu beharko dute, eta bestelako alokairuek, bi hilabetekoa. Aldi baterako alokairuek, berriz, kontratuaren luzeraren araberako diru kopurua utzi beharko dute; esate baterako, urtebeteko kontratua dutenek bi hilabeteko diru bermea sartu beharko dute.

Merkatuari begira

Jaurlaritzaren arabera, dekretuaren helburua maizterren segurtasun eta bizi baldintzak hobetzea da. Alokatutako etxebizitzen merkatuaren garapena ikertzeko ere balio du neurriak. Dirua epez kanpo sartzen dutenei %2ko gainkarga izango dute; dekretua betetzen ez dutenei, berriz, 300 eta 3.000 euro bitarteko isuna ezarriko diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.