Alliot Marie, LRko presidente Pirinio Atlantikoetan
PAUE. Michele Alliot Marie izanen da berriro Pirinio Atlantikoetako Errepublikanoak (LR) alderdi eskuindarreko presidentea. Joan den larunbatean hautatu zuten, alderdiaren departamenduetako barne hauteskundeetan —hautagai bakarra bera zen—. Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko 898 militanteetatik 749k egin zuten Donibane Lohizuneko (Lapurdi) politikariaren alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu