Alkuaz, Nafarroa «aurrerakoi» baterako urratsa

2023ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Ostiralean aukeratu zuten Xabier Alkuaz Tafallako (Nafarroa) alkatea NUKF Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidente, UPNko hautagaiari gailenduta. EH Bilduren ustez, Alkuazen izendapena beste urrats bat daNafarroako «espazio aurrerakoia» sendotzeko. Koalizioak ohar bidez azpimarratu du udalgintzan egindako lanak fruituak eman dituela, eta Alkuazek udalgintza defendatu eta aldarrikatuko duela federazioko buru gisa.

PSNk, berriz, ziurtatu du sozialisten ordezkaritza «indartu» egin dela federazioaren barruan, eta UPNri leporatu dio instituzioak erabiltzea «liskarra» sortzeko. UPNk eta PPk gogor kritikatu dute PSNk Alkuazen alde bozkatu izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.