Alkortak ontzat eman du herenegun egindako bilkura

«Gardentasun ariketa bat» izan zela berretsi du, eta plangintza energetikoa berriztagarriekin egin behar dela

2022ko urriaren 13a
00:00
Entzun
AZPEITIA. Energia trantsizioa «bai edo bai» berriztagarriekin egin behar da, «baina ez edozein preziotan». Hori adierazi zuen atzo Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak (Gipuzkoa) Euskadi Irratian egin zioten elkarrizketan. Azpeitiko Udalak Piaspe proiektu eolikoa jendaurrean aurkeztu zuen herenegun, bilkura eztabaidatsu batean.

Dena den, Alkortak ontzat eman du Soreasu antzokian egindako biltzarra. Gehitu zuen «bide oso luze baten hasiera» soilik izan zela, eta iragarri du herriko hainbat eragilerekin elkartuko dela gaiaz jarduteko, eta euren proposamenak entzuteko eta zalantzak argitzeko. Herenegungoa «gardentasun ariketa bat» izan zela ere esan zuen. Dena den, alkateak azpimarratu zuen ezinbestekoa dela klima larrialdiari aurre egiteko «plangintza energetiko bat».

Aitortu zuen herenegungo bilkura ez zela erraza izan, eta «tentsio uneak» izan zirela. Hori, ordea, espero zuen: «Irailaren 13an Lehendakaritzatik informazioa atera zenetik, zirku mediatiko bat bizi izan dugu». Amaitzeko, adierazi zuen egitasmoak «erakundeen parte hartzea bermatzen» duela,«baita azpeitiarrena eta bertako enpresena ere».

Anartean, Gipuzkoako Mendiak Aske plataformak deituta, Bergaran (Gipuzkoa) elkartu ziren dozenaka herritar mendiko parke eolikoen proiektuen kontra daudela adierazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.