Alkateen Mugimendua gogora ekarri dute Etxarri Aranatzen

Duela 35 urte eginiko aldarrikapenek indarrean jarraitzen dutela nabarmendu dute parte hartzaileek

Loren Arkotxa eta Joxi Bakaikoa, agiria irakurtzen, herenegun. J. M. / ARP.
Erredakzioa
Iruñea
2012ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Frankismo osteko Alkateen Mugimendua osatu zuten alkate eta hautetsiei omenaldia egin zieten herenegun Etxarri Aranatzen (Nafarroa).Duela 35 urte eta leku berean eginiko ekitaldia gogoratu zuten hara joandako herritarrek. Orduko eta egungo hainbathautetsi bildu ziren udaletxean, eta 1977ko urtarrilaren 16an irakurritako agiria oroitu zuten.

Ikurrina legeztatzea, euskal presoentzako amnistia, euskararen ofizialtasuna, alderdi politiko guztien legeztatzea eta lau lurraldeetarako estatutua aldarrikatu zuten duela 35 urte. Atzo eginiko ekitaldian, aldarrikapen horiek bere egin zituzten parte hartzaileek. «Iragana gogoratzen dugu, baina gure kezka nagusia gure herriaren etorkizuna da. Zoritxarrez, duela 35 urte eginiko aldarrikapenek indarrean diraute», adierazi zuen Joxi Bakaikoa Etxarri Aranatzeko egungo alkateak.

Jose Luis Elkoro

Jose Luis Elkoro Bergarako alkate ohia izan zen Alkateen Mugimenduko sustatzaileetako bat. Gaur egun preso dago. Haren egoera gogoratu zuten igandeko ekitaldian, eta euskal presoak aske uzteko edota Euskal Herriratzeko eskatu zuten. «35 urteren ostean aukera berri baten aurrean gaude», adierazi zuen Bakaikoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.