Algortako mugimendu feministako bi kidek epaitegian deklaratuko dute bihar

2022ko azaroaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GETXO. Bihar, Getxoko epaitegian (Bizkaia) deklaratu beharko dute Algortako mugimendu feministako bi kidek. Desobedientzia delitua egozten diete, «Ertzaintzaren lana oztopatzeagatik». Abuztuan, Algortako Portu Zaharreko jaietan, neska batek salatu zuen norbaitek ziztatu egin zuela. Hura laguntzera joan ziren mugimendu feministako bi kideak, baina Ertzaintzak identifikatu egin zituen. Mugimendu feministak manifestazioa eginen du bihar, 19:30ean, Telletxetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.