IRUÑEA. Nafarroako Ahal Dugu-ren burua izateko hautagaitza aurkeztu du Begoña Alfarok. Prentsa agerraldia egin zuen atzo, eta nabarmendu bere hautagaitzaren helburua alderdiaren «esentzia» berreskuratzea dela. «Malenkoniari ihes egin behar diogu. Jada ez gaude 2015ean; orain beste bat da helburua». Nafarroako Ahal Dugu-ren koordinatzailea aukeratzeko hauteskunde primarioak martxoaren 12tik 17ra egingo dituzte, eta otsailaren 26an itxiko dute hautagaitzak aurkezteko epea. Eduardo Santos 2017ko maiatzetik koordinatzailea denak esana dauka ez dela primarioetara aurkeztuko. Momentuz, Alfarorena da hautagaitza bakarra.
Abokatua da Alfaro, eta Hipotekak Kalte Eginikoen Nafarroako Plataformaren bozeramaile gisa nabarmendu da azkeneko urteotan. Atzoko agerraldian esan zuenez, bere hautagaitza «leial» izango zaio Nafarroako Gobernuari. Alfarok datozen egunetan aurkeztuko du bere taldea. «Kaleko pertsonak dira, oso gogotsu daudenak».
Alfaro, Nafarroako Ahal Dugu-rako hautagai
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu