Burkina Faso. Bi kazetariren hilketa. Roberto Fraile

Alepoko zauriak, azaletik barrenera

Barakaldokoa zen sortzez Fraile, baina azken 25 urteak Salamancan zeramatzan, kamerari. Oporraldiak freelance aritzeko baliatzen zituen; azken urteetan, Beriain zuen bidelagun.

J.M. GARCIA / EFE.
jon olano
2021eko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Gerra kazetaritza bere azalean ezagutzen zuen Roberto Fraile kamerariak. Barakaldokoa zen (Bizkaia), eta 47 urte zituen, baina urteak zeramatzan Salamancan (Espainia) bizitzen. Bere azalean, Siriako Alepo hirian eztanda eginiko granada batek zauriak eragin zizkiolako. Larrialdiko ebakuntza bat egin zioten orduan, eta Turkiara eraman zuten gero. 2012. urtea zen, eta gertatutakoa kontatu zion Gaceta de Salamanca egunkariari: «Eskuko granada bat zen; gu geunden matxinoen [Baxar al-Assad Siriako presidentearen aurkako] taldekoek bota behar zuten, baina ahaztu egin zitzaien. Leherketa oso handia izan zen; ez zara ohartzen ere».

Arrastoa utzi zion Siriako gerrak, azalaz harago ere. «Hamar urte daramatzat hainbat herrialdetako gerretan lanean, baina inoiz ikusi gabea nintzen Homsen gertatzen ari den izugarrikeria», esan zuen elkarrizketa berean.

Ikus-entzunezkoetan trebatutako kazetaria zen Fraile, eta 25 urte zeramatzan Gaztela eta Leongo Telebistan lanean. Azken urteetan, ordea, Beriain ezagutzearekin batera, beste norabide bat ere hartu zuen: nazioarteko gatazka ugariren berri ematera bideratu zuen bere jardun profesionala; besteak beste, elkarrekin egin zuten lan Clandestino saioa grabatzen. Gaztela eta Leongo Telebistako oporraldiak baliatzen zituen freelance gisa aritzeko eta dokumentalak egiteko. Bi seme-alaba zituen.

Elkarlanean ari ziren Fraile eta Beriain Burkina Fason ere, haien aurkako erasoa gertatu zenean;dokumental bat egiten ari ziren gobernuz kanpoko erakunde batekin, Afrikako herrialde horretako parke naturaletako isileko ehizari buruz. Fraileren profesionaltasuna eta perfekziorako grina nabarmendu zuten haren lankideek, eta unerik zailenetan ere kamerako planoari eusteko zeukan gaitasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.