Alduntzinen kargu berriaren izendapena kritikatu dute EAJ, PP eta PSEk

Gipuzkoako ahaldun nagusiak bere kabineteko buru izendatu du Ingurumen diputatu ohia

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zentsura mozio bidez Ingurumen diputatuaren kargutik egotzi ondoren, Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanoren (Bildu) kabineteko buru izendatu dute Juan Carlos Alduntzin, Iñaki Errazkin ordezkatuko duelarik. Hain zuzen, Errazkinek hartu zuen Ingurumen diputatuaren kargua. Oposizioko taldeek ez dute begi onez ikusi erabakia. Markel Olanok (EAJ) adierazi duenez, ahaldun nagusiak «errespetu gabe» hartutako beste erabaki bat da, eta koalizioari eskatu dio ez dezala balia «bere aurkako frontea» aktibatua ez egotea «bere ikuspegia inposatzeko».

PSE-EEko Rafaela Romeroren esanetan, kargu aldaketa honek argi uzten du Garitanok ez duela «konfiantzazko nahikoa jende bere gobernu egitasmoa aurrera eramateko». Iñigo Manrique PPko batzarkideak adierazi du Garitanok gipuzkoar guztiei «barre» egin diela kargu aldaketekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.