Alderdiaren etorkizunaz jarduteko batzarra egingo du gaur H1ek

Ezker Batuak Kontseilu Politikoa egin du, hauteskundeetako emaitzak aztertzeko eta itunak erabakitzeko

Erredakzioa
2011ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Hauteskundeetan lortutako emaitza txarren ondoren, hausnarketa prozesua hasi du Hamaikabat alderdiak (H1), eta gaur batzar nazionala egingo du Donostian, etorkizunaz jarduteko. Batzarrean, ziurrenik, ezohiko kongresura deituko dute, uztailerako. Iñaki Galdos presidenteak hartuko du hitza gaurko bileran.

Maiatzaren 22ko hauteskundeetan Hamaikabatek ez zuen ordezkaririk lortu Gipuzkoako Batzar Nagusietan, eta udaletan, soilik hamabi zinegotzi erdietsi zituen. Hauteskundeetako «porrota» onartu zuen alderdiak.

Ezker Batua, atzo

Ezker Batuak ere emaitza txarrak izan zituen udal eta foru hauteskundeetan, eta horiek aztertu zituen atzo, Bilbon egindako Kontseilu Politikoan. Hiriburuetako udaletan zuen ordezkaritza ez ezik, Bizkai eta Gipuzkoako batzar nagusietakoa ere galdu zuen EBk. Araban, berriz, eutsi egin zien zituen bi batzarkideei. Atzoko bileran Arabako Biltzar Nagusietako itunak ere aztertu zituen EBk. Izan ere, ahaldun nagusia aukeratzeko giltza dute EBko bi batzarkideek. Alderdiak gaur emango du Kontseilu Politikoan erabakitakoaren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.