Aldana tabernako leherketa ikertzen ari dira, Zoidoren esanetan

gotzon hermosilla
2018ko otsailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Barne ministro Juan Ignacio Zoidok esan du Espainiako Polizia Aldana tabernaren kontrako atentatua ikertzen ari dela oraindik, nahiz eta hura 1980an gertatu eta geroztik inolako argibiderik izan ez. Aldana taberna oso ezaguna zen Alonsotegiko (Bizkaia) giro abertzalean; atentatua GAE Talde Armatu Espainiarrek hartu zuten euren gain, eta lau pertsona hil ziren haren ondorioz. Jose Amedo komisarioa arduratu zen ikerketaz.

EAJren diputatu Mikel Legardak galdetuta egin ditu Zoidok adierazpen horiek. Legardak gogoratu duenez, garai hartako informazioetan argitaratu zen egileak Barakaldoko (Bizkaia) polizia etxekoak izan zitezkeela, baina, gaur egun, ikerketaren zantzu guztiak desagertu egin dira Poliziaren artxibategietatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.