«Aldaketarako poloa» izan nahi du NEB eta Batzarreren koalizioak

Atzo aurkeztu zuten Iruñean Izquierda-Ezkerra izeneko hauteskunde plataforma

Erredakzioa
Iruñea
2011ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
NEB Nafarroako Ezker Batua eta Batzarre seguru daude maiatzeko bozetarako eratu duten Izquierda-Ezkerra koalizioa Nafarroan «aldaketa» lortzeko tresna izango dela. «Ezkerreko poloa da, Nafarroa mugitzeko, aldatzeko eta eraldatzeko», azpimarratu zuten hauteskunde plataformako kideek atzo Iruñean egin zuten aurkezpenean.

Jose Miguel Nuin (NEB) izango da Ezkerraren lehendakarigaia Nafarroako Gobernurako. Iruñeko alkategai, berriz, Edurne Egino (independentea). Tuterako alkategaiaren berri ere eman dute: Milagros Rubio Batzarreko buruzagi ezaguna izango da.

«Iritsiko da eskubia Nafarroako Gobernutik aterako dugun eguna», esan zuen Nuinek aurkezpen ekitaldian;«politika berriak helduko dira orduan», azpimarratu zuen.

2007an NaBai koalizioan aurkeztu zen bozetara Batzarre. Duela hilabete batzuk laga zuen egitura hura, hainbat desadostasun zituela argudiatu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.