Albak EH Bildu babestu du Donostiarako

2023ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Nagua Alba Ahal Dugu-ko Euskal Autonomia Erkidegoko idazkari nagusi ohiak Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Donostiako alkategaia babestu du udal bozei begira. Gara-k argitaratutako artikulu batean, kexu agertu da Donostiaren egoerarekin, batez ere etxebizitzaren gaian, eta adierazi du Izagirrek hiria «zaindu» dezakeela: «Lagun batek [...] esan zidan Donostiak Venezia bihurtzeko arriskua zuela [...]. Uste dut garaiz gaudela saihesteko, berriro edukitzeko hiri abegikor hura, harro erakustekoa, baina bizi dutenek egina. Baina hori bakarrik gertatuko da udaletik irteten badira hiria hondatzen dutenak, eta donostiarrek babesten badute, Juan Karlos Izagirre bezala, hura zaintzeko gobernatzera irits daitezkeenak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.