Hilabeteak daramatza Hondarribiko EH Bilduk udalean Alarde Fundazioari buruzko galderen erantzunen zain. Alarde baztertzailearen antolatzailea da fundazioa: propio desfile hori antolatu ahal izateko eratu zuten. Apirilean egin zuten erakundeari buruzko lehen argibide eskea, aurrez martxoan erroldatutako eske bat erantzun gabe geratu zela argudiatuta. Alkateari esan zioten «behar besteko izapideak» egiteko eta argitzeko erakundea «benetako» fundazioa den, non dagoen «erroldatuta», eta «bete beharreko baldintzak betetzen dituen Hondarribiko espazio publikoetan ekitaldiak antolatzeko». Irailaren 8a heldu da, eta argibide horiek ez dituztela jaso azaldu du EH Bilduko zinegotzi Xabier Bengoetxeak. Aditzera eman duenez, alkatearen partetik zehaztasun falta nagusitu da orain arte: «Aztertzen ari direla esan du». Larria deritzo informazio falta horri, fundazio horrek antolatutako desfileak kaleak beteko baititu bihar: «Pribatizatuta dago herritar guztion ondarea». Jaizkibelek ere eginak ditu argibide eskeak; ez dute erantzunik.
Ikusi gehiago:Alarde izateko urratsa, 25. aldiz
Ekainean EH Bilduk galdera egin zuen, baita ere, argitzeko, alardea egun jarduera baztertzaile bat izanda, nola ematen den hori egiteko baimena Jendaurreko Ikuskizunen Legean oinarrituta. «Legearekin bat datorren baimena» den galdetu zuten. Berdintasun Legearen irizpideak aintzat hartuta ere, baimen hori ezin dela balekotzat jo gogoratu du Bengoetxeak, eta horregatik dela garrantzitsua erantzuna, eta eman beharrekoa. Udalbatzetan auzi horiek hizpide izan direnean, alkateak adierazi du propio foro bat dutela alardearen auziaz aritzeko. EH Bilduren arabera, han ere ez ditu eman argibideak.
Ikusi gehiago:Lur hartzeko pista bat alardean
Alarde Fundazioari buruzko galderak, erantzuteko
Fundazioaren izaera juridikoari buruzko itaun hainbat egin dizkiote udalari; ez ditu erantzun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu