Gasteiztik Madrilerako bidea egin du Josune Gorospe EAJko hautetsiak. Espainiako Kongresuan diputatu akta hartu zuen, atzo, aste honetara arte legebiltzarkide izandakoak. Hark Eusko Legebiltzarrean utzitako lekua Alaitz Zabalak beteko duela jakinarazi du EAJk. Ohar bidez azaldu duenez, Zabalak gaur aurkeztu ditu bere egiaztagiriak legebiltzarrean, eta hilaren 30erako aurreikusida dagoen osoko bilkuran hartuko du kargua.
Zabala (Derio, 1981) lizentziaduna da Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, eta Euzkadi Buru Batzarreko kontabilitate arloburua da.
Zabalak adierazi duenez, "ilusioz eta erantzukizunez" ekiten dio etapa berri honi, "euskal herritarren bizi kalitatea hobetzeko asmoz".