Alain Rousset Akitania Berria eskualdeko presidentea akusaziopean ezarri du Frantziako Justiziak, diru publikoa desbideratzea leporatuta. Zehazki, 2015eko hauteskunde kanpainan eskualdeko baliabideak erabili izana egozten diote, Sud Ouest egunkariak emandako informazioaren arabera.
Duela hiru urte abiatu zuten ikerketa, Rousseten hurbileko kolaboratzaile baten seinalatzeetan oinarrituta. Hainbat mezu elektroniko erakutsi zituen, Rousseten kabineteko kideek eta eskualdeko administrazioko langileek hauteskunde kanpainari loturiko eginkizunak egin zituztela erakusteko.
Frantziako egunkariari egindako adierazpenetan, Roussetek adierazi du «mindua» dagoela bere kontrako akusazioekin, baina «egia» agertzeko aukera izanen duela.
PSko politikaria 1998tik da eskualdeko presidente.