Aitor Zabaleta hil zutenetako bat atxilo Belgikan

2018ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Suburbios Firm talde faxistako 30 bat ultra atxilotu zituen joan den astean Poliziak Brugge hirian (Belgika), hango futbol taldearen eta Atletico Madrilen partidaren atarian. Abc egunkariak atzo jakinarazi zuenez, Ricardo Guerra da haietako bat. Hamazazpi urteko espetxe zigorra jarri zioten Guerrari Aitor Zabaleta hiltzeagatik, eta hirugarren graduan dago gaur egun. Hortaz, epailearen baimenarekin atera daiteke kartzelatik. Partida hasi baino lehen, Belgikako Poliziak zainduta zeuzkan Guerra eta gainerako kideak, eta haiei nazien agurra egiteagatik atxilotu zituzten, Abc egunkariaren arabera. Abenduaren 8an hogei urte bete ziren faxista talde batek Aitor Zabaleta hil zuenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.