Aitor Fresnedo euskal presoa aske utzi dute

2021eko abuztuaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PORTUGALETE. Kalean da Aitor Fresnedo Gerrikabeitia Portugaleteko (Bizkaia) presoa. 1996an atxilotu zuten; 25 urte egin ditu espetxean, eta atzo atera zen Logroñoko kartzelatik (Espainia). Hainbat lagun eta senide zain zeuzkan han. 2020. urteko abuztuan aldatu zuten Jaengo espetxetik (Espainia) Errioxara. Polizia bat hiltzea egotzita, 30 urteko zigorra ezarri zioten Fresnedori. Preso egin dituen urteetan, aipagarria da Etxerat-ek 2012an salatu zuen erasoa: sei funtzionariok eraso zioten Albocasserko kartzelako (Herrialde Katalanak) bere ziegan, eta kolpeak eman zizkioten buruan eta saihetsetan. 2009an ere jo zuten, Valdemoron preso zegoela. Plataformak salatu zuen hiru urte zeramatzala ebakuntza baten zain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.