Aitor Esnaola euskal presoa aske geratu da baldintzapean

Esnaolak 13 urte egin ditu preso; iaztik hirugarren graduan zegoen.

Sare Herritarrak Donostian egindako mobilizazioa. JAGOBA MATEROLA / FOKU
Sare Herritarrak Donostian egindako mobilizazioa. JAGOBA MATEROLA / FOKU
aitor biain
2024ko urriaren 24a
19:25
Entzun

Aitor Esnaola Dorronsoro euskal presoa aske geratu da baldintzapean, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralaren aldeko ebazpena jaso ostean geratu da aske. 2023ko apirilean eman zioten hirugarren gradua, eta uztailetik etxean ari zen zigorra betetzen, baliabide telematikoekin.

Esnaolak hamahiru urte egin ditu espetxean. 2020ko urrian, zigorraren erdia betea zuela, Ocaña I kartzelatik (Espainia, 460 kilometro) Soriara (Espainia, 230 kilometro) lekualdatu zuten aurrena, eta 2021eko apirilean Euskal Herriratu zuten. Martutenen espetxeratu zuten orduan, eta 2022ko maiatzean hirugarren gradua eman zioten, baina fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen, eta urte bereko azaroan bigarren gradura aldatu eta espetxean sartu zuten berriz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.