atxiloketak

Aitor Elizaran eta Oihana San Vicente ustezko etakideak atxilotu dituzte Bretainian

Karnagen atzeman ditu Frantziako Poliziak, 11:00ak aldera. ETAko arlo politikoko kidetzat jo du Elizaran. Ezker abertzalearen aurkako azken operazioaren eta gaurkoaren artean "loturaren bat" badagoela adierazi du Rubalcabak.

2009ko urriaren 19a
20:42
Entzun
Aitor Elizaran (30 urte) eta Oihana San Vicente (32 urte) ustezko etakideak atxilotu ditu gaur Frantziako Poliziak, Karnagen (Bretainia). ETA arlo politikoko kidetzat jo dute aurrena eta "ezker abertzaleko buruzagiei aginduak ematea" egotzi diote. Biak Roazhongo (Bretainia) polizia etxean daude.

11:00k inguruan izan da atxiloketa, eta Poliziak jakinarazi du une horretan lapurtutako auto batean zihoazela eta armak, dokumentazio eta matrikula faltsuak eta material informatikoa zeramatela. Autoa Audi A3a dela eta ustez Angersen ostu dutela adierazi dute.

Elizaran Haika-Segi auzia-n zigortu egin zuen Espainiako Auzitegi Gorenak -14 urte kartzela zigorra-, baina ihes egin zuen. San Vicente ezker abertzaleko hautetsi izana da, Araban.

Pasa den astearteko atxiloketekin lotura du gaurkoak, Rubalcabaren ustez

Gaurko atxiloketen eta pasa den asteartean ezker abertzalearen aurkako operazioaren artean "loturaren bat" badagoela adierazi du Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.