Haur bati ikastetxean zeozer gertatzen zaionean lehenbizi amari deitzeko inertzia apurtu nahi izan dute Besainen (Gipuzkoa), esperimentu gisa, eta emaitzak aiten arduraren inguruko topiko bat apurtu du.
Herrilab3B laborategian parte hartu duten hiru eskolek zuzenean aitengana jota haien inplikazioa handitzea lortzen dela ondorioztatu dute. Hau da, Murumendi, Alkartasuna eta La Salle ikastetxeek ardura hartu dute lehenbizi aitari helarazterako oharrak ikasturtean zehar. Ikusi dutenez, hamar kasutatik zazpitan aitek berek kudeatu dute intzidentzia. Hamar kasutatik batean, hirugarren pertsona batengana jo behar izan dute.
Jarraitu albistea irakurtzen Goierriko Hitza-n.