SIZILIA. Italiako agintariek Siziliako Mesinna portura joateko baimena eman diote Aita Mari ontziari. Atzo arratsaldean, Lampedusa uhartearen hegoaldean zegoen. Azken astean erreskatatutako 158 lagunak datozen egunetan porturatuko dira —hasieran 153 zirela esan zuten—. Aita Mari ontziak berak jakinarazi duenez, bihar porturatu nahi dute, baina ez dakite posible izengo den. Eguraldiaren iragarpenak begiratzen ari dira, baldintza egokiak dauden unea aukeratzeko.
Itsasontzian zeudenek pozik hartu duteporturatzeko baimenaren berria. Izan ere, ekaitza datorkie gainera, eta kezkatzen hasita zeuden. Ontzia bete-beteta dago: Mediterraneo erdialdean 93 lagun erreskatatu zituen igandean, eta beste 65 herenegun eguerdian. Jakinarazi dutenez, denak ondo daude.
Aita Marik porturatzeko baimena jaso du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu