'Aita Mari' ontziko 78 migratzaileak iritsi dira Pozzalloko portura

Salbatutako pertsonak Europan banatzeko prozesua hasiko da orain, eta Eusko Jaurlaritzak ere erakutsi du haiek hartzeko konpromisoa. 'Open Arms' ontzia lehorreratu egin da Italia hegoaldean

Osasun zerbitzuetako kideak, migratzaileei laguntzen. FRANCESCO RUTA / EFE.
Paulo Ostolaza.
2019ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Amaitu da joan den ostegunean Mediterraneo itsasoan erreskatatutako 78 migratzaileen zeharbidea. Itsasoz egin beharrekoa bai, behintzat. Aita Mari ontzia Sizilia uhartean porturatu zen atzo, Pozzallon (Italia), eta, beraz, Saharaz hegoaldeko Afrikatik zetozen 78 migratzaileek lortu dute Europara iristea. 10:00 aldera iritsi zen ontzia portura, eta osasun zerbitzuak eta poliziak zituzten zain. Atzo goizaldean jaso zuen Italian lehorreratzeko baimena ItsasSalbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen ontziak, baina, itsasoa zakar zegoela-eta, ezin izan zuen atzo goizera arte egin Pozzallorakobidea —Catanian zeuden, iparralderago—. Han, ontzi-aldaketa egiteko baimena eskatu zuten, baina Italiako Gobernuak ukatu izana ez da arazo handia izan azkenerako. Portura iristea lortu zuten migratzaileen artean hamahiru adingabe eta haurdun bat daude, eta osasunez gaizki zeuden beste hainbat; tartean, duela bi hilabete zesarea bat egin zioten emakume bat.

Pozzallon izan zen Ane Irabazabal kazetaria, eta, haren arabera, lehorreratzea «azkarra eta lasaia» izan zen. Poliziak ez zien kazetariei migratzaileekin egoteko aukerarik eman, eta haien egoeraren berri ematea zaila izan arren, Irazabalek «nekatuta baina pozik» zeudela nabarmendu zuen. Aita Mari ontzian etorritakoei banan-banan argazkiak atera, eta guztiak erregistratu zituzten. Conteren gobernuak nahi bezala, «gaiak ez du eztabaida eta ikusmin handirik sortu Italian».

Orain, migratzaileak banatzeko prozesua hasiko da. Italia, Malta, Alemania, Frantzia eta Espainiako gobernuek hitzartu dute hartuko dituztela erreskatatutakoak. Eusko Jaurlaritzak ere migratzaileak hartzeko konpromisoa azaldu du, baina esan du«lehentasunak bermatzeko» garaia dela oraindik, eta «goiz» dela zenbat adierazteko. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu du Urkullu lehendakariak eta Espainiako Gobernuak «komunikazio arina» izan dutela Aita Mari-reninguruan, eta euren lana eskertu die tripulatzaileei eta GKE-ari. Gipuzkoako Batzar Nagusiek ere Itsas Salbamendu Humanitarioari 3.500 euroko diru laguntza bat ematea adostu zuten, itsasontziaren erregaia erosteko. Azkeneko hiru urteetan, guztira, 26.500euroren laguntzak eman dizkiote Aita Mari-ri.

Ostegunean egin zuten erreskatea: txalupa batean zihoazen 78 pertsona hartu zituzten ontzian, eta berehala eskatu zuten portu seguru bat. Azken egunetako denboraleak zaildu egin zituen maniobrak, eta zailtasunak izan zituzten migratzaileak seguru eta babestuta edukitzeko. Argi zuten hasieratik Italian edo Maltan behar zutela lehorreratu, ez zirela «inondik inora ere» joango Libiara. Azkenean, Italiako Gobernuak eman zien baimena.

'Open Arms'

Bestetik, Aita Mari-rekin elkarlanean zebilen Open Arms ontziko 62 migratzaile ere lehorreratuziren atzo goizean, Tarantoko portuan, Italia hegoaldean. Hasieran, 73 ziren itsasontzi kataluniarrak erreskatatuak, baina herenegun «premiazko ebakuazio bat» egin zuten, eta 11 pertsona atera zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.