'Aita Mari' ontziak 53 pertsona erreskatatu ditu

Guztiak gazteak edo adingabeak dira, eta «egoera larrian» daude, itsasoan hiru egun egon eta gero.

'Aita Mari' ontziak goizadean egin du erreskatea. ITSAS SALBAMENDU HUMANITARIOA
Isabel Jaurena.
2024ko azaroaren 19a
14:40
Entzun

Aita Mari ontziak 53 pertsona erreskatatu ditu gaur goizaldean, Mediterraneo itsaso erdialdean. 05:29an jaso du larrialdi abisua, eta, koordinazio zentroek erantzuten ez zutenez, erreskatea egitea erabaki dute. Erreskatatutako gehienak Eritreakoak, Etiopiakoak eta Hego Sudangoak dira.

Azaldu dute guztiak gazteak edo adingabeak direla, eta «egoera larrian» zeudela, itsasoan hiru egun egon eta gero. «Erreskatatutakoek deshidratazio, zorabio eta neke zantzu agerikoak  zituzten, eta bronkitis kasu batzuk ere diagnostikatu ziren hotzean luze egotearen ondorioz», dio oharrak. Gehitu dute ontziko medikuak kasu larriak aztertzen jarraitzen duela.

Ontzia Sizilia ekialdeko Catania portura igorri dute (Italia), eta bertan lehorreratuko da bihar arratsaldean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.