'Aita Mari' ontziak 33 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan

Libiako erreskate eremuan izan zen ezbeharra, joan den ostiralean. Hiru adingabe daude itsasotik ateratakoen artean.

Migratzaile talde bat Mediterraneoan. SMH
Migratzaile talde bat Mediterraneoan. SMH
arantxa elizegi egilegor
2024ko azaroaren 27a
10:30
Entzun

Aita Mari ontziak 33 migratzaile erreskatatu zituen joan den ostiralean Mediterraneoan, Libiako salbamendu eremuan. Bakarrik zihoazen hiru adingabe daude erreskatatutakoen artean.

Laguntza deia 03:30 aldera jaso zuen SMH Itsas Salbamendu Humanitarioko itsasontziak, eta 05:00etan heldu ziren ontzia zegoen tokira. Ontzian zihoazen migratzaileak akituta zeuden, baina osasunez ongi. SMHk jakinarazi duenez, erreskatea arazorik gabe egin zuten, baina jendea ontzitik ateratzen ari zirenean Libiako kostazainen ontzi bat igaro zen salbamendu lanak egiten ari ziren tokitik oso gertu, eta tentsio uneak eragin zituen.

Orain, Aita Mari ontzian dauden erreskatatutako guztiak, eta beharrezko arta jasotzen ari dira bertan. Italiako agintariek Salernoko portura joateko baimena eman diote SMHko ontziari, eta, erakundeak iragarri duenez, bihar goizean iritsiko dira hara.

Dena den, gobernuz kanpoko erakundeko kideak kexu agertu dira, Salernoko portua «urrun» dagoelako, eta ondorioz tarte luzeagoa beharko dutelako erreskatatutako pertsonak portu seguru batean uzteko: «Halako erabakiek pertsona horien estresa eta ezinegona luzatzeko soilik balio dute. Beste behiin argi geratu da bizitza lehenesten duten migrazio politikak behar direla Mediterraneorako».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.