Aita Mari ontziak 108 lagun erreskatatu ditu gaur Mediterraneoan; hainbat iturrik zabaldu dutenez, SMH tsas Salbamendu Humanitarioa erakundeak berak egin du jakinarazpena. Adierazi dutenez, baimena eman diete Salernoko portuan lehorreratzeko, Italian, baina erreskatea egin duten tokitik gertuago dagoen batera joateko eskakizuna egin dute.
Mediterraneo itsasoan iheslariak salbatzen jarduteko propio atondutako itsasontzia da Aita Mari. SMH Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak kudeatzen du, eta Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzei esker jarri zen martxan. Egokitzapen handiak egin behar izan zituzten, aurretik arrantzontzia izana baitzen. 2018an prestatu zuten, eta erreskate ugari egin dituzte ordutik. Martxoan hamabosgarren misioa hasi zuten.
Misio hori hasi aurretik, gogora ekarri zuten Europako Batasunak migrazio politiketarako araudia aldatuko duela aurki, eta «zigortu eta kriminalizatu» egingo dituela erreskate lanetan ari diren taldeak. Salatu zuten horrek «ziurgabetasuna» ekarriko diela jarduteko orduan.