Aireratzeko baimena Guardia Zibilaren aginduz kendu ziotela azaldu du Zamorak
IRUÑEA. Patxi Zamora Kontuz plataformako bozeramaileak jakinarazi duenez, Guardia Zibilaren aginduz kendu diote hegazkinetan sartzeko baimena. 31 urtez hegazkin zerbitzaria izan da, baina kaleratu egin zuten, baimena ukatu eta gero.Azaldu duenez, Guardia Zibilaren Informazio Zerbitzuek argudiatu zuten Zamora «aire segurtasunerako arriskutsuak izan daitezkeen inguruneetatik hurbil» dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu