Ainhoa Gartziari 26 urteko espetxe zigorra ezarri diote Joxe Mari Korta hiltzea egotzita

Fiskaltzak 30 urteko espetxe zigorra eskatzen zuen harentzat. Gartziak onartu egin du ekintza hartan parte hartu izana.

Ainhoa Gartzia, gaur, Auzitegi Nazionalean. FERNANDO VILLAR / EFE
Ainhoa Gartzia, gaur, Auzitegi Nazionalean. FERNANDO VILLAR / EFE
2024ko urriaren 28a
12:55
Entzun

Ainhoa Gartzia euskal presoak 26 urteko eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra onartu du Joxe Mari Korta Adegiko presidente zenaren hilketan parte hartzeagatik. Gaur hasi da haren aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta fiskalak 30 urteko espetxe zigorra eskatzen zuen harentzat.

Efe albiste agentziaren arabera, hari egozten zizkioten gertaerak onartzen ote zituen galdetuta, Gartziak baietz erantzun du. Hala, fiskaltzak zigor eskaera aldatu du: 25 urteko «homizidio terroristagatik» eta urtebete eta bederatzi hilabete dokumentuak faltsutzeagatik. Agentziaren arabera, eskaera horrekin bat egin du AVT elkarteak ere.

Gartzia 2003an atxilotu zuten Saintesen (Frantzia) eta preso dago ordutik. Frantziako eta Espainiako espetxeetan eman ditu urte gehienak, eta Zaballako kartzelan (Araba) dago 2022ko irailetik.

Joxe Mari Korta 2000. urtean hil zuen ETAk bonba auto batekin, Zumaian (Gipuzkoa), bere enpresaren aurrean. Aurrez, hilketa harengatik Ibon Etxezarreta eta Xabier Makazaga zigortu zituzten.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.