KONFERENTZIAREN IZENA
Aieteko hitzordua bakegintzari buruzkoa zen, baina Nazioarteko Konferentzia izena eman zioten, bakea aipatzeke. Pariskoak bakea aipatu du izenburuan (Paris Euskal Herriko bakearen alde).IZENPETZAILEAK
Nazioartean sona handiko sei lagunek izenpetu zuten Aieteko ebazpena: Kofi Annan (NBEko idazkari nagusi ohia), Gro Harlem Brundtland (Norvegiako lehen ministro ohia), Bertie Ahern(Irlandako lehen ministro ohia), Pierre Joxe (Frantziako Barneministro ohia), Gerry Adams (Sinn Feineko presidentea) etaJonathan Powellek (Erresuma Batuko kabineteko buru ohia). Pariskoa, 110 lagunek. Aietekoaren sinatzaileen artetik Frantziako hiriburuko ekitaldian izan dira Ahern eta Joxe.GATAZKA ARMATUA
Bi ebazpenetan ageri da Euskal Herrikoa dela Europako azkeneko gatazka armatua. «Europa mendebaldeko azken gatazkaarmatua», zioen Aietekoak, eta «Europako azken konfrontazio armatua», Pariskoak.ITXAROPENA
2011ko ebazpenean baikor ziren, gatazka armatua «betiko gainditzeko garaia iritsi dela eta posible dela pentsatzen dugulako».Pariskoak dio auzia «konponbiderako fasean sartua» dela.SOSTENGUA
Bietan aipatzen da konponbidearen xedeak euskal gizartearenbabesa duela. Aietekoak zioen nazioarteko komunitatea ere prest zegoela laguntza emateko. Pariskoak dakar nazioartea «geroz eta babes handiagoa» ari dela ematen horretan.ESKARIA ETA-RI
2011ko urriaren 17ko ebazpenean ETAri jarduera armatua betiko uzteko iragartzeko eskatu zioten.Eskaera bete zuen ETAk. Orain, berriz, «desarmatze prozesua burura» eraman dezala eskatu diote. Bi eskaeretan lehen puntu gisa ageri dira biak.BI ESTATUEN INPLIKAZIOA
Aietekoak Espainiako eta Frantziako gobernuei «soilik gatazkaren ondorioez aritzeko elkarrizketa» abiatzeko dei egin zien. Parisko idatziak ere bi gobernuen engaiamendua eskatu du; «Bakearen aldeko baldintzak sortzeko ahaleginak ezin dira aldebakarrekoak izan. Bakea, nahi ala ez, Frantziako eta Espainiako gobernuak gatazkaren konponbidean engaiatzearekin soilik helduko da». ETAren desarmatze prozesuan «inplikatzeko» galdegin diete orain, prozesua «molde adostu eta kontrolatuan» egin dadin.EUSKAL PRESOAK
Aieteko idatziak ez zekarren euskal presoei buruzko aipamenik. Gatazkaren ondorioak konpondu beharra aipatu zuten, baina presoak zehazki aitatzeke. Pariskoak bigarren puntuan aipatu du;batetik, sakabanaketa amaitzeko eskatu dute, eta, bestetik, «presoei legearen baitako zigorren malgutzea aplikatzeko eta eridirenak askatzeko».BIKTIMAK
Bi testuek bildua dute «biktima guztien aitortza» egin behar dela, eta haiek lagundu behar direla. 2011ko adierazpenak «eginiko minaren aitorpena» aipamena ere bazekarren. Bietan datoradiskidetzearen beharra.GAI POLITIKOAK
Aietekoak aipatu zituen «gai politikoak», Pariskoak ez. Duela hiru urteko idatziak «eragile ez bortxatzaileak eta ordezkari politikoak biltzera iradoki» zituen, «gai politikoak eta gaiarekin zerikusirik dutenak eztabaidatzeko, herritargoa kontsultatuz».JARRAIPEN BATZORDEA
Annanen taldea prest azaldu zen emandako «aholkuak bideratzea aztertzeko Jarraipen Batzordea» osatzeko. Pariskoak ez du espresuki halakorik aipatzen. Dena dela, 2011tik dira, Aieteko taldeaz gain —Powell dela buru—, Nazioarteko Egiaztatzaileen Batzordea eta Harremanetarako Nazioarteko Taldea. Gainera, 2013tik Mexikon, Uruguain, Argentinan eta Ekuadorren Aieteko edukien alde azaldu izan dira hainbat lagun ezagun, eta aurtengo martxoanArnaldo Otegi askatu; euskal presoak etxera adierazpena aurkeztu zuten Europako Parlamentuan, Friendship taldeak sustatuta. 2011tik aurrera nazioartetik sostengu zabala jaso da.ETA-REN ERANTZUNA
Aieteko Nazioarteko Konferentzia izan eta hiru egunera jakinarazi zuen ETAk jarduera armatua betiko bukatu zuela. 2011ko urriaren 20a zen. Orain, ikusteko dago Parisko adierazpenari erantzungo dion ala ez. Egiaztatzaileek iazko otsailean baieztatu zuten ETA armategia indargabetzen hasi zela.@Aieteko eta Parisko konferentzietako ebazpenak ikusi nahi izanez gero, bisitatu:
www.berria.eus