Aiestaran oroitu dute, hil zenetik hamar urte beteta

Atzoko ekitaldia. ITZEA URKIZU / ATARIA.
2019ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
VILLABONA. Hamar urte dira Remi Aiestaran Villabonako (Gipuzkoa) alkateordea hil zela. Bihotzekoak eman zion, Ertzaintzarekin liskar bat izan ondoren. Presoen aldeko ekitaldi bat antolatua zuten herrian jaietan, baina debekatu egin zuten epaileek, eta ez zuten egin. Ertzaintzak dispositibo handia ezarri zuen, hala ere. Udalak salatu zuenez, poliziak Aiestaran «probokatzen» aritu ziren, eta horrek eragin zion bihotzekoa. ANVko hautetsia zen Aiestaran.

2009ko jaietan gertatu zen, duela hamar urte. Hain justu, atzo iluntzean ekitaldi bat egin zuten Villabonan. Ertzaintzak izan zuen jarrera salatu du Remi Gogoan taldeak, eta «erreparazioa» galdegin: «Oraindik inork ez du azalpenik eman, ezta ardurarik bere gain hartu ere».

Urtero egin dute Aiestaran oroitzeko ekitaldia Villabonan, baina hamargarren urteurrenean izan da berritasun bat: udalak jai egitarau ofizialean sartu du —EH Bildu dago alkatetzan orain, eta aurreko agintaldian, EAJ—. Taldeak poza azaldu du aurreko udal gobernuaren «betoa» gainditu izanarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.