Azpiegiturak

AHTko lanak hasi dituzte Arratzu-Legutiano artean

Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak jakinarazi duenez, bi herriak lotu nahi dituen zatiko I. azpizatia da. II. azpizatia dagoeneko eraikitzen ari dira.

2008ko uztailaren 21a
16:34
Entzun
Abiadura Handiko Trena (AHT) proiektuko lanak hasi dituzte gaur Arratzu-Ubarrundia eta Legutiano artean, Araban. Hala jakinarazi du Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak. Bi herriak lotu nahi dituen trenbide zatiko I. azpizatia da. II. azpizatia dagoeneko eraikitzen ari dira.

22.113.240 euroko aurrekontua du I. azpizatiak, eta bi udalerri horiez gain, Gasteizko udalerria ere igarotzea aurreikusten dute Madrilgo eta Gasteizko gobernuek. Gaur eraikitzen hastekoak diren zatiak 2.540 metro ditu; horietatik 995 metro honako azpiegituren gainetik igaroko dira: A-3008 errepidea, Basatxueta ibaia, A-3002 errepidea, N-1 errepidea eta Zadorra ibaia, Gasteiz-Maltzaga trenbide zaharra, eta A-4027 errepidea. Gainerako 1.585 metroak eraikitzeko mendiari puska bat kendu beharko diote, baita hegi baten gainean eraikuntza lanak egin.

I. azpizatiaren eraikuntzak landa eremuko 11.328 metro koadrori eragingo dio.

Gaur hasi diren lanekin, Arabako zatiez gain, bi zati daude abian Bizkaian (AbadiƱo-Durango artekoa eta Basauri-Galdakao artekoa) eta bat Gipuzkoan (Ordizia-Itsasondo artekoa).

Durangaldeko lanez, hain zuzen, kontrako alegazioak sartu dituzte gaur hainbat lagunek, Bilbon.

Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari Mikel Cabieces kontent agertu da AHTren lanak izaten ari diren "aurrerakada garrantzitsuarekin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.