AHT-a

AHTaren obrak «itxi» dituzte Martzillan

Mugitu mugimenduko kideek AHTaren lanak zigilatzeko agindua eman diete OHT eraikuntza enpresako eta azpikontratetako arduradunei, Airef erakundeak iragan astean kaleratutako gomendioak aplikatuz. Behean, ekintzaren bideoa ikus daiteke.

OHT eraikuntza enpresako eta azpikontratetako langieak AHT zigilatzen. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
joxerra senar
2020ko abuztuaren 13a
15:54
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur goizean, 11:00etan, Mugitu mugimenduko kideek AHTren obrak zigilatu dituzte Alesbes eta Azkoien arteko tartean, Martzillan, protesta moduan. Airef erakundearen gomendioak aplikatuz, obra hori «itxi» egin dela irudikatu dute.

OHT eraikuntza enpresa eta azpikontratak Aragoi ibaiaren ibarrean  eraikitzen ari diren bidezubiaren eremuan sartu dira. Eremu hori interes ekologiko handikoa da. Obrak ixteko eta zigilatzeko agindua eman diete eraikuntzako arduradunei. Kamioien zirkulazioa eten dute, eta seinaleetan zein makinarian lanen itxiera adierazteko itsasgarriak jarri dituzte. Hogei minutu inguru iraun dute ekintzek, eta ondoren alde egin dute, «inolako istilurik izan gabe». 

[Youtube]https://youtu.be/yCwQLyhMcIc[/Youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.