Abiadura handiko trenaren (AHT)Gipuzkoako hamazazpi zatietako lanak martxan dira. Hernialde-Zizurkil zatian obrak hastea baino ez zen falta, eta atzotik lanean ari dira makinak han ere. «AHTarekin duen konpromisoa» betetzeko eskatu zion atzo Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopezek Espainiako Gobernuari, lanen lehen harria jartzeko ekitaldian. «Lortu behar duguEuskal Y-a 2016rako amaituta egotea», defendatu zuen Lopezek.
AHTaren Hernialde-Zizurkil zatiak 5,8 kilometro ditu. Lanek 158 milioi euroko aurrekontua dute, eta 42 hilabetean amaituta egotea espero du Jaurlaritzak. Lopez ez ezik, atzoko ekitaldian izan ziren Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburu Iñaki Arriola eta Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkariorde Jose Luis Herrador.
Espainiako Gobernuak du Bizkaiko eta Arabako lanen ardura. Madrilentzat AHTa «lehentasuna» dela berretsi du Herradorek. «Obrekin jarraitzeko asmo osoa dugu. Baina egoera ekonomikoa oso zaila da. Ez dakigu noraino iritsiko diren murrizketak».Gasteiz eta Burgos (Espainia) arteko loturaz ez dagoberririk, eta Baionatik iparralderako obrak airean daude. Izan ere, orain dela bi aste Frantziako Gobernuak berretsi zuen krisiaren ondorioz ez duela AHTaren obra berririk bultzatuko.
AHTa dirua xahutzea dela diotenen jarrera kritikatu du Lopezek. «Ulertezina da Gipuzkoarako aurreikusita dauden proiektuen aurka lurralde honetako erakunde batek duen jarrera. Gobernatzea ez da geratzea, baizik eta enplegua eta hazkundea eragiten duten gauzak sustatzea».
Tren lasterraren eraikuntzan parte hartzen ari diren enpresarien eta langileen lana eskertu du Lopezek. «Irainakm mehatxuak eta erasoak jasaten ari dira. Azpiegitura hau indarkeriaren mehatxupean jaio zen».
AHT Gelditu! Elkarlanak protesta egin zuen atzo. AHTa eraikitzeko egitasmoa kritikatu zuen beste behin. «Batzuek nahikoa diru ari dira sartzen poltsikoan. Noiz arte?».Horren aurrean geldirik ez egoteko eskatu die herritarrei. «Borrokatu beharra dago. Izan ere, orain arte AHTaren aurrekontuaren %20a gastatu da». AHTaren aurko protesten «kriminalizazioa» ere salatu du. «Gaur [atzo]40 bat pertsona bildu gara, etaez digute gerturatzen utzi».
Mendi martxa asteburuan
Aurreko urteetan ohikoa zen kanpaldiaren ordez, tren lastearren aurkako mendi martxa egingo du aurten AHTaren Aurkako Asanbladak. Ostiralean hasiko da Urruñan (Lapurdi), eta igandean, amaituko da, Hernanin (Gipuzkoa). Bestelako hainbat gizarte taldek ere parte hartuko dute. Bidean hitzaldiak, solasaldiak, kontzertuak, antzerkia eta poesia emanaldiak izango dituzte.
AHTarekiko hitza betetzeko eskatu dio Lopezek Madrili
Hernialde eta Zizurkil arteko tren lasterraren lanak hasi dituzte; Gipuzkoako zati guztiak obretan daude
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu