'Ahotsa.info'-ko kide bat deklaratzera deitu dute, «terrorismoa goratzeagatik»

2019ko apirilaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. 2018ko urtarrilaren 5ean eta 13an argitaratutako bi albisterengatik deklaratu du Ahotsa.info-ko kide batek. Horietan «euskal preso politiko» gisa izendatu zituen EPPK Euskal Preso Politikoek Kolektiboko kideak, eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak salaketa jarri zuen, «terrorismoa goratzeagatik». Bideokonferentzia bidez deklaratu du. Iazko uztailean ere deklaratu zuen komunikabide horretako kide batek, auzi berberagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.