Ekialde Hurbila

Ahmed Jassin Hamaseko buruzagi nagusia hiltzen saiatu da Israel

Ahmed Jassin xekea, Hamaseko buruzagi nagusia, hiltzen saiatu da Israel. Gaza hiriko eraikin bat bonbardatu dute Isralego Armadako F-16 hegazkinek, hain justu, Jassin barruan zela. Nolanahi ere, beso batean zauri txikiak baino ez diote egin, eraikinetik irtetzen ari baitzen bonbardaketa gertatu den unean.

2003ko irailaren 6a
17:42
Entzun 00:00:0000:00:00
Ismail Hanie Hamaseko beste buruzagi batekin eta Abu Rabaz Gazako Unibertsitateko Islamikoko irakaslearekin bilduta egon da Jassin xekea eraikin horretan, eta Israelgo Armadako F-16 hegazkinek eurak bilduta egon diren bulegora jaurti dute bonba bat. Eztandaren ondorioz, gutxienez bederatzi lagun larri zauritu dira, haien artean, Abu Rabaz irakaslea.

Jassin xekea Hamas mugimenduko buruzagi espirituala da, eta itzal handikoa da palestinar askorentzat. Adin handia du, eta gurpildun aulkian ibiltzen da.

Eraso horren berri jakin eta berehala, "infernuko ateak" ireki direla adierazi du Abdel Aziz Rantisi Hamaseko bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.