Ikasturte hasierako ekitaldi solemnea zuten atzo EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizen, Letren Fakultatean. Iñaki Goirizelaia errektorearekin batera, han izan dira Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu eta Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte.
Urteroko legez, ekitaldiaren hasieran, EHUren abesbatzak parte hartu du. Agur Jaunak kantuarekin egin die ongietorria agintariei, baina aldatu egin dituzte hitzak. Gizonei bakarrik ez diete egin erreferentzia, eta jainkoarena kendu egin dute.
Aldaketaren oinarrian errektoretzaren agindu bat dago. Joan den maiatzean, EHUren ekitaldietarako protokoloa arautu zuen Goirizelaiak, eta han agindu zuen Agur Jaunak-en hitzak aldatzeko —Agur Jaunak eta Andreak da kantuaren izena jada EHUn—.
Honako hitz hauek kantatzea ezarri zuen arautegian:
Agur Jaunak
eta Andreak
Agur t'erdi
Danak berdinak
einak gire
zuek eta
bai gu ere
Agur Jaunak
(e)ta Andreak
Agur t'erdi
hemen gire
Agur danak