Agirretxea eta Aranburu izango dira EAJren zerrendaburuak Gipuzkoatik
DONOSTIA. Ostiralean egingo du EAJk batzarra Espainiako Hauteskunde Orokorretarako zerrendak berresteko. Gipuzkoako zerrendaburuak Joseba Agirretxea —Kongresurako— eta Maria Jesus Aranburu —Senaturako— izango dira. Kongresurako zerrendan hauek daude: Estibalitz Alkorta, Iñigo Barandiaran, Garbiñe Mendizabal, Carmen Solorzano, Rafael Uribarren, Luke Uribe-Etxebarria, Maribel Vaquero eta Nerea Zubizarreta. Senaturako zerrendan, berriz: Irune Berasaluze, Edurne Egaña, Vitoriano Gallastegi, Maria Eugenia Iparragirre, Carlos Ormazabal, Imanol Kerejeta, Maria Luisa Ustarroz eta Xabier Zabala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu