Agengo Auzitegiak gaur erabakiko du Daniel Dergiren aurkako euroagindua aztertu bitartean hark preso jarraituko duen ala ez. Yolanda Molina haren abokatuak euroagindua aztertu bitartean libre uzteko eskatu zuen atzo, baina epaileak ez dio gaur arte erantzungo eskaera horri. Molinak auzia atzeratzeko ere eskatu zuen, defentsa hobeto prestatu ahal izateko. Dergi Poliziaren eta justiziaren kontrolpean dagoela eta familia eta lana ere badituela nabarmendu zuen abokatuak epailearen aurrean. Fiskalak, berriz, euroaginduari buruzko informazio gehiago eskatu zuen.
Dergi hilaren 6an atzeman zuen Frantziako Poliziak, haren aurkako euroagindu bat tarteko. 2008an libre utzi zutenez geroztik, Cahorsen (Frantzia) bizi zen, Euskal Herrian bizitzeko debekua zuelako. Atxilotu zutenetik, gose greban dago, eta «erabat determinaturik da», Molinak azaldu zuenez.
Dergiri sostengua adieraztera hainbat lagun joan ziren atzo Agengo Auzitegiaren atarira. Askatasuna, Anai Artea, Etxerat eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Babes Elkartea taldeen, Solidaires eta LAB sindikatuen eta NPA alderdiaren ordezkariek Dergiren atxiloketa salatu zuten, eta larunbat honetarako iragarritako manifestazioan parte hartzeko deia egin zuten.
Agengo Auzitegiak gaur erabakiko du Daniel Dergi libre utzi ala ez
Euroagindu eskaeraz erabakia hartu bitartean, aske uztea galdegin dio haren abokatuak epaileari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu