Atxiloketak

AEMk salatu du Guardia Zibilak webgunea itxi diela eta lagun bat atxilotu duela 

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren arabera, atxilotuari material informatikoa atxiki dio Poliziak. Aske utzi dute atxilotu duten egun berean.

AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren webgunea, itxita. BERRIA
2022ko urriaren 3a
16:52
Entzun

AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak salatu duenez, joan den ostiralean lagun bat atxilotu eta askatu zuen Guardia Zibilak Basaurin (Bizkaia). Ez hori bakarrik: etxean zuen material informatikoa ere atxiki zioten. Mugimenduaren arabera, sekretupean dago atxiloketaren arrazoia.

AEMk, gainera, jakinarazi du Poliziak itxi egin duela beren webgunea. Salatu dutenez, «Guardia Zibilak Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduari egotzi nahi dio» atxiloketa.

Horren aurrean, AEMk «deuseztatuko gaituen errepresioaren aurrean» antolatzeko eta borrokatzeko deia egin du, eta amnistiaren eta euskal estatu sozialistaren aldeko aldarria egin du beste behin ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.