Adur Ramirez de Alda, kamiseta beltzarekin

2018ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Herenegungo auzi saioan, guardia zibilek eta euren bikotekideek erasotzaileen artean identifikatu zuten Adur Ramirez de Alda gazte altsasuarra. Une hartan, «kamiseta gorri edo laranja» zeramala aipatu zuten. Aldiz, Ramirez de Aldak astelehenean esan zuen «etxean» zegoela eta gau hartan kamiseta beltza zeramala. Atzo, Twitterren, @AltsasuGurasoak kontuak gau hartako argazki bat zabaldu zuen, eta bertan, Ramirez de Alda kamiseta beltz batekin ageri da —erdian, zutik—. Defentsak argazki hori epaiketan erabiliko du, eta bere bertsioa indartzen duela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.