ADOSTUTAKO 18 PUNTU

2018ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Hauek dira amaieran jasotako adostasunak. EAJko, Batasuneko, PSEko, PPko eta EAko ordezkari banak izenpetu zituzten.

1. Eragindako sufrimenduaren aitortza, hainbeste indarkeria eta gatazka urteren ondoren.

2. Urte askoan indarkeria mota asko egon direlako aitortza.

3. Desadostasunak badaudela eta egoera gainditzeko borondatea badagoelako aitortza.

4. Datozen belaunaldiei etorkizun hura ez uzteko borondatea.

5. Aitortzea Euskal Herrian badagoela dibertsitatea eta aniztasun politiko eta soziala.

6. Askotariko iritzi horiek elkarrekin bizi ahal izan behar dute demokratikoki, beste sektoreek izan ditzaketen proposamenekin elkarren arteko errespetuan.

7. Joko arau demokratikoen aitortza.

8. Aitortzea gatazkaren historian oker, gehiegikeria eta indarkeria askotarikoak izan direla sektore guztietan, mina eta sufrimendua eragin dutenak.

9. Euskal Herriko gazteei itxaropen mezu bat helaraztea, ez uzteko oinordetzan orduko egoera.

10. Euskal Herriko gazteria gonbidatzea etorkizuna irudikatzera, eta diseinatzera nola gustatuko litzaiokeen izatea eta egotea Euskal Herria hamarkada bat barru (2003an izan zen ariketa).

11. Atentatuak egonda ere, demokratikoki eta elkarren arteko errespetuan bizi ahal izatea besteek egiten dituzten proposamenekiko edo anbizio demokratikoekiko.

12. Independentzia bide baketsu eta demokratikoetatik bilatzen duten sektoreekin harreman politikoak edukitzeko aukera.

13. Onartzea talde batzuek esparru instituzional berriak proposatzea, indarkeriarik gabe proposatuta.

14. Espainiako Konstituzioan aldaketaren bat sartzeko aukera, betiere aldaketak terrorismoak baldintzatuak ez badira.

15. Nazionalismo guztiak aztertzea, ikusteko ea elkarrekin bizi daitezkeen batak bestearen gainean indarrik ezarri gabe.

16. Aitortzea Euskal Herrian nazionalismo bat baino gehiago daudela eta horregatik beti pluraltasuna errespetatu behar dela.

17. Onartzea ezin direla proiektu politikoak inposatu.

18. Bakerako edozein jokaleku eraiki behar dela ere, Euskal Herriko herritar guztiak aintzat hartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.