Adostasunik ez Bermeoko alkatetzari buruz

2023ko ekainaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BERMEO. Bermeoko (Bizkaia) udal gobernuaren lehenengo lan eguna izan zen atzo, eta EH Bilduk jakinarazi zuen Nadia Nemeh Shomaly aukeratu dutela alkategai, zerrendako bigarrena. Gogoratu zuenez, alkatetzaren alderdi ordezkatzailea nor izango den adieraztean, Guzan plataformak «baiezkoa» eman zion EH Bilduri. Horregatik, defendatuko dute «EH Bilduko hautagai batek izatea Bermeoko alkatetza». Guzanek, ordea, esan du «gobernabidea bermatzeko hartu behar diren erabakiak» hartuko dituela, baina argi utzita aginte makila Xabier Ortuzar behin-behineko alkatearentzat litzatekeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.