Adingabeen kontrako sexu abusuei nola aurre egin aztertuko dute Iruñean
IRUÑEA. UEUk eta Gure Sarea elkarteak Haur eta gazteen kontrako sexu abusuak: lan sareak ehuntzen jardunaldia antolatu dute: urriaren 7an izanen da, Iruñeko Katakrak liburu dendan. Sentsibilizazioaz harago, adingabeen kontrako sexu abusuei nola aurre egin azalduko dute. «Helburua da guztien artean sexu abusuen oinarri den sekretua haustea», esan du Gure Sarea elkarteko kide Maitane Urizarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu