Adingabe transexual bati eraso egin diotela salatu du Naizen elkarteak
IRUÑEA. Transexual adingabeen gurasoen Naizen elkarteak salatu du taldeko ume bati eraso egin ziotela joan den igandean, lagunekin jolasean ari zela. Bertze lau adingabek egin zioten eraso, Iruñerriko parke batean: transexuala izateagatik iraindu egin zuten, eta lurrera bota eta ostikoka aritu zitzaizkion. Umearen senideek salaketa jarri duteForuzaingoan, lesioengatik eta «gorroto» delituagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu