Donostiako eskola bateko bi irakasle atxilotu ditu Ertzaintzak, 4 urteko haur bati sexu erasoa egitea leporatuta. Noticias de Gipuzkoa hedabideak argitaratu duenez, atzo atxilotu zituzten Donostian eta Hondarribian (Gipuzkoa). Gaur arratsaldean epaileak aske utzi ditu, kautelazko neurriekin, EiTB hedabideak argitaratu duenez. Ondorioz, bi emakumeak ezin izanen dira haurrarengana edo haren anaiarengana hurbildu.
Sumarioa sekretupean dago, eta, horregatik, Ertzaintzak ez du informaziorik eman instrukzioari buruz. 3 eta 6 urte bitarteko umeentzako eskola libre bateko irakasleak dira bi emakumeak, eta Ertzaintzak itxi egin du eskola behin-behinean, Noticias de Gipuzkoa hedabideak argitaratu duenez.