Adingabe bat larri zauritu da Gasteizen, eraikin bateko teilatutik erorita

Hamar metro inguruko altuera batetik erori zen adingabea, eta Txagorritxuko ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean artatzen ari dira orain. Ertzaintzak gaueko hamarretan izan zuen ezbeharraren berri.

Arana klinika izandakoa, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO / FOKU
Arana klinika izandakoa, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO / FOKU
Maixa Utrera Puelles.
Gasteiz
2024ko abuztuaren 28a
12:55
Entzun

Adingabe bat larri dago Gasteizen, atzo eraikin bateko teilatutik erori eta gero. Ertzaintzak 22:00etan izan zuen ezbeharraren berri, eta, gaztea larri zaurituta aurkitu ondoren, Txagorritxuko ZIUra —zainketa intentsiboetako unitatera— eraman zuten larrialdi zerbitzuek. Antza denez, zauritua beste gazte batzuekin zegoen teilatutik erori zenean, eta zehazki zer gertatu zen ikertzen ari dira orain.

Eraikina Gasteizko Arana auzoan dago, eta bertako klinika izandakoa da. Espainiako Gobernuak 2023an onartu zuen Arana klinika izan zena errefuxiatuentzako zentro bilakatzeko lizitazioa, eta iazko uztailean hasi zituzten eraberritze lanak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.